Karrika Nagusia, 13
31796 ZIGA
(Baztan)
![]() |
Etxe osoko alokairua: 10 - 18 lagun bitarte |
Famili oporrak, asteburua lagunartean, enpresa bilerak, ikastaroak...
![]() |
679 133 215 |
![]() |
info@aldekoa.es |
Baztan Bailara, 8000 biztanlerekin, hedadurari dagokionez Nafarroako udalerri haundiena da. Aldekotxeberria landetxea Ziga herrian dago, Baztan osatzen duten 15 herrietako batean.
Urte hauetan ikasi dugu zeinek diren bixitariei gehien gustatzen zaizkien lekuak. Hori horrela, ezagunak diren tokiez aparte (Bertiz, Zugarramurdi eta Urdazubiko kobazuloak, Xorroxin….e.a.) inguruan ditugun bertze hainbat txoko eder bixitatzea proposatzen dizuegu.
Ibilaldiak, mendiak, museoak, ondarea, folklorea, euskara, natura…… aunitz dira gure inguruetan aurkituko dituzun altxorrak. Nahiago baduzu, etxeko zapatilak jantzi eta bazkalondo ederra egin dezakezu gure etxeko egongelan, su baztarrean. Eta lorategian mus partidaxka bat ? Zergatik ez?.....Ez, nahiago dut etxe parean dagoen frontoaian pilota partida bat jokatu, otordu hauek eta gero pixkat izerditzeko…
Aldekotxeberrian, inguruan dagoen gastronomi eskaintza zabalaren berri emanen dizuegu. Baita ere inguruan dauden ekitaldiak aipatuko dizkizuegu….hau da….bidaia antolatzen lagunduko dizuegu.
Gosetzen hasteko, inguruko patzuergo turistikoaren web orria bisitatzea gomendatzen dizugu www.consorciobertiz.org eta zerrendatzen dizkuzuegu aukeratako batzuk. Etxera ailagatzean, menu osoa diseinatuko dugu…